XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

409 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko unibertsitateko Errektoregoaren 1995.eko martxoaren 1eko Erabakia, beronen bidez Ana Isabel Madarieta Juaristi andrea UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren Menpekoen Eskalako Behinbehineko Funtzionaria izendatzea erabakitzen delarik.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Errektoregoak, abuztuaren 25eko 11/83 Legearen 3. eta 18. artikuluek, UPV/EHUko Estatutuen 71. eta 75. artikuluek emandako esleipenak erabiliz, eta otsailaren 7ko 315/1964 Erret Dekretuan, abuztuaren 2ko 3/1984 legeari dagokionez, uztailaren 6ko 6/1984 Legeari dagokionez, uztailaren 6ko 6/1989 Euskal Funtzio Publikoari buruzko legearen 91., 92. eta 93. artikuluetan eta indarrean dauden gainaerako lege-xedapenetan expreski agindutakoarekin bat etorriz, Ana Isabel Madarieta Juaristi andrea, 30.568.378, N.A.N.zkia. duena, UPV/EHUko Menpekoen Eskalako Behinbehineko Funtzionaria izendatzen du, aipaturiko plaza behinbehinekotasnez beteko duelari, berori karrerako funtzionariaren bidez hornitu arte edo izendapena egiteko presazko edo premiazko arrazoiak desagertu arteraino, eta zerbitzuak esakintzearen izaerak ez du funtzionari edo langile laboral finko izateko inolako lehentasun-eskubiderik ekarriko, administrazio-harremanaren moetak ematen duen neurrian Funtzionarien estatutu-erregimena aplikatuko zaiolarik, edonola ere, betetzen duen lanpostuan esleituriko eta beraren titulazio-taldeari dagozkion oinarrizko lansari osagarriak jasoko dituelarik.

Leioan, 1995.eko martxoaren 1ean

Gerentea

Carmelo del Valle Cenicacelaya